Testuingurua
(Isilunea. Argitzaletan geratu da GAZTEA juke-boxaren ondoan, eskua makinaren atzetik pasatuz kablearen bila.
(Orduan, kriskitin soinua irten da makinaren atzetik, GAZTEA ustekabean harrapatuz)
Fuck! Sugea dabil hor! (Arin-arin jaiki eta makinatik urrunduz)
JOHN: (Kablea konektatuz argia emateko) Lasai.
(JONH makinaren ondotik agertu da eta eskua luzatu du GAZTEAren belarriaren aldera: suge-kriskitin bat dauka eskuan eta eragitean zarata egiten du)
Honek ez dizu kosk egingo, mutiko.
GAZTEA: Kaka zaharra! Ez dauka graziarik.
(JOHN eta GAZTEA mahai ondoan eseri dira, kandelaren argitan.)
(Kartak alde batera utzita daude, sakabanatuta)
JOHN : Lehen esan dizut, ez itsutu jokoan.
Etxea suak hartzen badu ere, adi jokoari.
Jende urduriak ez du zereginik lantegi horretan.
GAZTEA: Lezioak ematen ari zara, baina lehenengoan huts egin duzu.
JOHN: Ez izan buruiritzia. Behin irabazten duenak ez du beti irabazten.
GAZTEA: Hizki handietan idatziko dut aipua. (Grabagailua poltsatik atera eta piztuz)
JOHN: (Kriskitinarekin jolasean) Gure aitak zaku bete kriskitin zeukan arrantxoan.
Suge-kaskabelei kenduak.
Txikitatik erakusten zidan zakua, kanpora jolastera nindoala.
Zulo guztietan zeudela esaten zidan.
(Kriskitina erakutsiz) Txikitan ez nintzen arrantxotik aldentzen, badaezpada ere.